Felix Anaut (Zaragoza, 1944) pintoreak erakusketa paratu du otsailaren 28a bitarte Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Aragoiarraren akuarelak abstrakziora jotzen dute: “Sen hutsez dakit noiz hasi eta amaitu behar dudan. Badirudi programatuta nagoela hori jakiteko. Ez dago araurik”, dio pintoreak.
Sinboloz beteriko obrak dira, non natura, geometria, zientzia, artearen historia, ortografia eta musikak forma ematen dioten lanari. Erakusketan bi euskarri erabili ditu artistak, papera eta oihala, hain zuzen ere. Izan ere, Anaute erabat ohituta dago bi material horiekin lan egiten.
Madrilen eta Parisen ikasitakoa da Anaut. Pintura abstraktura 80ko urteetan gerturatu, eta kaligrafia arabiarra inspirazio hartuta aritu izan da. Hainbat herrialdetan erakutsi eta landu du bere obra. Esate baterako, Belfasten arte garaikideko galeria bat zabaldu zuen 80ko hamarkadan. Zeramika eta eskultura ere lantzen ditu artista honek, eta bere zenbait lan British Museum-en daude ikusgai.
