Nontzeberri

Fas Zineklubak sarean proposatuko ditu hainbat emanaldi

Fas Zineklubak astearteroko bere saio guztiak bertan behera utzi ditu, baina zinemaren espirituarekin jarraitzeko, sarean egingo ditu hainbat proposamen zinematografiko.

Hala, gaur berton, hilak 21, 17:45etatik aurrera, Mario Monicelliren RufufĂș filma ikusteko abagunea eskainiko du. Saio horiek ez dute ohiko programazioa ordezten, modu egokian berreskuratzen saiatuko baitira.

Hemen izango duzue aurkezpena ikusteko aukera, eta hemen, filma.

Exit mobile version