Nontzeberri

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Donostiako XXIV. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea martxan da joan den larunbatetik. Aste osoa duzue aurretik beldurtuta ibiltzeko.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Asteko egitarauarekin,  praketan kaka egiteaz batera, fantasiarekin eta beldurrarekin loturik dauden azken pelikulak  ikusteko aukera bikaina izango duzue.
Hainbat sail antolatu dira filmak pantailaratzeko orduan. Hala, astean 14 film laburrek hartuko dute parte Film Laburren Sail Ofizialean, eta hiru sari emango dira: Publikoaren Saria (2.000 €), Nazioarteko Epaimahaiaren Saria (1.000 €) eta Gazte Epaimahaiaren Saria.

Gauza bera, animazioaren atalean. 10 film laburrek hartuko dute parte Animazio film laburren sail ofizialean, eta ikusleek erabakiko dute zeinek hartuko duen saria (1.000 €). Animaziozko film labur bat ere eta luze bat proiektatuko dira euskaraz txikientzat.

Espainiar Film Laburren Sail Ofizialean 8 film laburrek hartuko dute parte eta publikoak sarituko du onena (1.000 €).


Hauez gain ziklo bereziak zabalduko dira, hala nola, Cannon Films, edo ExpoSyfy izenekoak.

Erakusketak, Euskadi Fantastikoa IX, Nekrogune, II Zombie Jaialdia, ikastaroak, 2000 maníacos edota Emoistazu Sustutxue ekimenak ere ez dira faltako.

Zein titulu, eta ekimen guztien gaineko informazioa beldurrezko webgune honetan eskuratu ahal duzue.

 

Exit mobile version