FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XXI. edizioa 2015eko maiatzaren 8tik 15era egingo da, eta hurrengo ediziorako film laburrak, luzeak eta trailer faltsuak aurkezteko epea zabaldu da; hain zuzen ere, 2015eko martxoaren 15erako bidali beharko dira lanak.
Hala, FANT laburrean sekzioan, epaimahaiak eta ikus-entzuleek Film Labur Hoberenari ematen dioten saria 3.000 eurokoa izango da, eta epaimahaiak Euskal Film Labur Hoberenari ematen diona, berriz, 2.000koa.
Sekzio Ofizialeko generoko Film Luze Hoberenaren saria ere banatuko da. Horretaz gainera, 2.250 euroko saria izango duen CANAL + Trailer Faltsuen Lehiaketaren II. ediziorako deialdia ere egin dute.
Gogoratu lanak bidaltzeko epemuga 2015ko martxoak 15 dela.
Informazio gehiago: fantbilbao.net.