Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 32. edizioa, gaur, maiatzak 8, hasiko da ofizialki, eta publikoa izutzeko xedez, datorren asteko larunbatera arte luzatuko da. Datozen egunetako filmak egoitza hauetan pantailaratuko dira: Campos Eliseos Antzokia, Azkuna Zentroa, Golem Alhóndiga zinemak eta BBK Aretoa.
Zinemaldiak 19 film eta 29 film labur proiektatuko ditu Sail Ofizialean: hamar euskal film laburrei eskainitako saioan eta bederatzi nazioarteko film labur. Beste 10 film laburrek parte hartuko dute Ikuspegi Fantastikoa sailean.
Lehen egun honetan La Casa en el Árbol pelikulak irekiko du zinemaldiaren 32. edizioa, eta ondoren, 22:30ean, Fant Laburrean-Euskal Filmak Sail Ofizialeko 10 film laburrak proiektatuko dira. Aurten, honako hauek aukeratu dira: El agujero (2025, Daniel Gómez Múgica); Arditurri (2025, Oihan Gastesi eta Ander Arrieta); Aziza y el último hombre bueno (2025, David Ontoria); Azpian (2025, Danel Garay eta Laura Barquin); El cuerpo de Cristo (2025, Bea Lema); Erreka zoko hortan (2025, Ekaitz Bertiz); Glory Hole (2025, Andoni Fernández); Hariaren amaiera/Al final del hilo (2025, Aitor Molina); Última salida (2025, Egoitz Díaz Ibargoitia); eta Zezena eta umea (2025, Igor García Piñas).
2026ko edizio honetan, Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazlea, Aránzazu Calleja ikus-entzunezko konpositore bilbotarra, eta Bruno Martín zuzendari, gidoilari eta aktorea izango dira Zinemaldi Fantastikoaren sarietako protagonista nagusiak.
Izan ere, Ohorezko FANT saria, maiatzaren 8an, Campos Eliseos Antzokian egingo den inaugurazio galan, Aránzau Calleja ikus-entzunezko konpositore bilbotarrak jasoko du. Inaugurazio-ekitaldian bertan ere, FANT Bilbaok Eugenio Mirari emango dio Fantastikoaren Izarra saria. Bruno Martín zuzendari, gidoigile, editore eta aktore madrildarrak jasoko du FANTROBIA Saria itxieran galan, hilak 16, BBK Aretoan.
Beldurrez beteriko aste bat duzue aurretik. Programazioa zertan den ikusteko: FANT
