Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Epaimahaiak, Sail Ofizialean Ángel Agudo, Alicia Albares y Álex Mendíbil pertsonek osatutakoak, 32. edizio honetako Film Luze Onenaren Saria Dennis Iliadisen Buzzheart filmari eman dio.
Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Altay llan Yangen Hyena lanari eman zaio, eta Euskal Film Labur Onenaren saria, berriz, Bea Lemaren El cuerpo de Cristo filmari.
Panorama sailean, Film Luze Onenaren Saria Yerden Telemissoven Sasyq filmarentzat izan da, eta Film Labur Onenarena Nacho Solanaren Tenéis que verlo lanarentzat.
Zinemaldiko ikusleek Ana Gracianiren La ventana abierta aukeratu dute Sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Publikoaren Sari gisa, eta Film Labur Onenarentzako Publikoaren Saria Alex Reyen Pobre marciano lanarentzat izan da.
2026eko edizio honetan, Euskal Gidoigileak Elkartearen ustez Sail Ofizialeko Film Luze Gidoirik Onenaren Saria merezi duen titulua Lucile Hadzihalilovicen La torre de hielo filma da, eta FAS Zineklub Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria Avalon Fast zuzendariaren Camp filmarentzat izan da.
Bestalde, Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) erabaki du 2026eko euskal film laburretan, FANT interpretazio onenaren saria Lorena Mariñelarenak jasotzea, Ekaitz Bertizen Erreka Zoko Hortan filmean egindako lanagatik.
Emakume egileentzako film laburren gidoi lehiaketan Gigi Romero izan da irabazlea Estatuko modalitatean eta 300 euro jasoko ditu. Eta euskal modalitatean, Tania García de Pedrok irabazi du saria eta 600 euro jasoko ditu.
