Nontzeberri

Fanfarre mekanikoa, Marzana Espacio gunean

Jose Luis Vicario artistak Fanfarre Mekanikoa izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Marzana Espacio aretoan. Bertan bere azken eskulturak bildu ditu. Artelan horiek lanparak dira, “forma sendodun tramankuluak, baina urruneko konexio sotil eta hermetikoekin”. Erakusketa zabalik egongo da  irailera arte.

Erakusketak argitzen gaituen argi iturriak ditu ardatz. Hala, lanpara gehienek bere forma eta argiztapena baldintzatzen dituzten mekanismo plastikoak dauzkate. “Garai bakoitzean bere argia kudeatzeko asmoz, efektu plastiko eta estetiko jakin bat jaso zuten objektuak dira”.

Artista eguneroko objektuen diseinuaren gertutasunetik abiatzen da interesatzen zaizkion gaiak proposatzeko, hala nola, objektuek eragiten dituzten baliabide sentimentalak. Vicarioren eskulturek erabiltzaileen eta kontsumorako objektuen arteko harremana jorratzen dute, garai jakin bakoitzean gogoratzen dituzten emozioen espektroa: “Kandela baten argia antzinakoa da, bonbillak iraultza industriala gogoratzen du, eta diseinuzko lanpara batek modernitatea”.

Exit mobile version