Gaur, maiatzak 17, Eztabaidak literaturarekin saioan gastronomia eta literaturaz arituko dira bi aditu: Inés Ortega gastronomia idazle ezaguna, eta Xabier Gutiérrez Los aromas del miedo eleberri beltza argitaratu duen idazlea. Literatura entre fogones izeneko topaketa Almudena Cacho kazetariak moderatuko du, eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrieta Kulturgunean.
Inés Ortegari dagokionez, bi milioi ale baino gehiago saldu dituen 1080 recetas de cocina izeneko best sellerraren egilea da. Institutuko irakasle gisa egiten duen lanaz gain, gastronomiaren munduan ere aritzen da. Xabier Gutiérrez (Donostia, 1960) sukaldari, psikologo eta idazlea da. Basque Culinary Centerreko Berrikuntza Masterreko irakasle da eta sukaldaritzako estetikari buruzko bost saiakera argitaratu ditu. Lan horietatik hamarrek aintzatespenak jaso dituzte, horien artean 2005. urteko Gastronomia Sari Nazionala eta Best World Cookbook Award bezalako sari garrantzitsuak. 2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, El Aroma del crimen, eta horren ondoren El bouquet del miedo.
Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenaren helburua literaturarekin elkartzeko topalekua eskaintzea da, bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz.