Asteburu honetan, EZEZEZ taldeak Burubero disko berria kaleratuko du. Aurkezpen kontzertu potente bat egingo du larunbatean Zugarramurdin, 800 sarrera agortuta direlarik.
EZEZEZ laukote bilbotarra joan den urtean kaleraturiko Kabakriba disko berria zabaltzen ibili toki orotan. EZEZEZ 2022 urte inguruan eratu zen Unai Madariagaren bultzadaz, honek disko bat kaleratu ostean. Sasoi hartan sorturiko kantuak ingelesez egiten zituen taldeak, baina hizkuntza hori aparte utzi eta euskaraz kantatzen hasi ziren. Aldaketa horrekin batera etorri zen Katuzaldia diskoa, bira luze batean makina bat jaialdi, herri eta hiritan zabaldu zutena, eta sekulako kritika onak jaso zituena.
Horren ostean Kabakriba kaleratu du taldeak, estudioko hirugarren diskoa. Lan berria zabaltzeko bira luzea egin du taldeak orain arte, baina musikariek burmuinean beste kantu asko izan dituzte beti, eta horiek guztiak bildu ditu taldeak argia ikusiko duen Burubero berriaren barruan.
Diogun moduan, diskoa larunbatean, hilak 28, Zugarramurdiko koban aurkeztuko dute sarrera guztiak salduta dituen kontzertu ikaragarri batean. Horren ostean, Euskal Herriko hiri nagusietan makina bat kontzertu programatu dituzte eta horietan ere sarrerak agortzear ditu taldeak.
