Gaur, Orozkon, eta bertako Bertso-Eskolak (Potolari) antolaturik, Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua eskainiko dute Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Alaia Martin bertsolariek, Ixak Arruti eta Gari Otamendiren konpainiarekin, 20:00etan.
Ez da kasualitatea izenpean eraso sexisten eta indarkeriaren aurkako bertso saio musikatua da. “Ekimen honen helburua bertsozaletasunaren bidez eraso sexisten atzean ezkutatzen diren jarrera guztiak desagerraraztea da. Bertsolariek, guztiak neskak, jaietan ere sortzen diren eraso sexisten kontrako partaidetza gogotsuan sakonduko dute”.