Nontzeberri

“Expodistrito” programa ibiltaria berriz martxan, Bilbon

Atzo abiatu zen eskultura, margoa, argazkilaritza eta arte birziklagarria biltzen dituen Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako erakusketa ibiltaria. Martxora arte doan bisitatu ahal izango dira bertako erakusketak, goizez eta arratsaldez.

Ohikoa denez, Bilboko auzoetako Udaltegiek hartuko dituzte makina bat erakusketa, eta oraingo honetan, Abando, Begoña, Zazpi Kaleak, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio-Ibarrekolanda, San Frantzisko eta Santutxukoek hartuko dute parte.
Bertan, ondorengo artisten erakusketak izango dira datozen hilabeteetan: Rafael Alonso (margoa); Juanje Agirre (eskultura) eta Marta Sagardoy (margoa). Gainera, Vicente Ferrer Fundazioaren argazki erakusketa kolektiboaz gozatu ahal izango da, baita Vicente Lealen argazkiez eta Miren Ajangizen testuekin osatutako Txoritxikiak erakusketaz ere.
Proposamen artistiko guztien artean, horietako bi nabarmendu behar dira. Alde batetik, Oksana Volos artista ukrainarraren erakusketa (Proposamen hori SOS Ukraina plataformaren bidez iritsi zen Expodistritora). Bestaldetik, Gervasio Sanchezen erakusketa, gatazka eta krisi humanitarioetan oinarritutako erakusketa hunkigarria.

Edizio honetan bisita gidatuak egingo dira Expodistrito programan parte hartzen duten hainbat artistarekin, beti ere, artista eta haren obra sakonago ezagutzeko ahalbidearekin.
Hala, Gervasio Sanchezek otsailaren 15ean egingo du, Abandoko Udaltegian; Juanje Agirrek martxoaren 17an egingo du, La Bolsa Udaltegian; eta Marta Sagardoyk martxoaren 3an egingo du, Abandoko Udaltegian ere, programan adierazitako ordutegietan.

Programa osoa hemen kontsulta daiteke: www.kulturabarrutik.eus

Exit mobile version