ESZENA

Nork esan zuen beldurra, lotsa, ezkuta zaitez?

Iruñeko Iturramako civivoxak Cía Baal konpainiaren Crotch Ikuskizuna hartuko du etzi, urtarrilak 31, 20:00etan. DanZ dantza-gunea ekimena azaroan hasi zen eta hil honen amaiera arte luzatu da hainbat dantzaldi proposatuz.

“Nork esan zuen beldurra, lotsa, ezkuta zaitez? Bai zera! Gorputz ikusgaiak gara, manugaitzak eta disidenteak, eta ez dugu geure burua murriztua ikusi nahi generoaren lauki dikotomikoetara, ezta gizarteak gu zapaltzerik nahi ere. Pedro Lemebelek esan zuen bezala: …gorputza, gizartea egituratzen duten kultur sinbologiak desegiteko plataforma gisa; bereziki, arlo maskulinoaren eta arlo femeninoaren arteko zatiketei dagozkien sinbologiak”.

Aipaturiko gaia hauskortasunez, probokazioz, oldarkortasunez, umorez eta arduraz azalduko da, hizkuntza oso ?siko eta garaikidea erabilita. Performerren artean, LGTBI taldeko boluntarioak arituko dira. Proiektuak gorputz eta pentsamendu manugaitz eta disidenteak argitu eta agerrarazi nahi ditu, eta agerrarazi nahi ere sexualitatearen onarpena, eta genero-desagerpena desberdinkeria konpontzeko irtenbide gisa. Halaber, esperimentu bat aurkeztu nahi du, hots, gorputz berean denok izan gaitezke emakume eta gizon, bai eta batengandik bestearengana doan jarraitasun guztia ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button