Nontzeberri

Euspot lehiaketaren X. edizioa prest

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa. Aurtengoa 10. edizioa da, eta landu beharreko gaia Nekazaritzatik bizi nahi dugu! izango da.

Aurtengo spotak “gazteak animatu beharko ditu familia-nekazaritzatik bizitzera. Helburua gazteak eta horien artean batez ere emakumeak landa eremura gerturatzea izan behar da. Spot baten bitartez herritarrak kontzientziatu nahi ditugu bertako familia nekazaritzak ingurumen eta gizarte jasangarritasunari ematen dion guztia balioan jartzeko eta lehen sektorea indartzeko.
Zer den familia-nekazaritza? Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiatzeko modu jasangarri eta orekatu bat.”

Ikus-entzunezkoek pisu handia dute gure egunerokoan eta horren ondorioz formatu horrek interesa pizten du gaur egungo gizartean. Hortaz, lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Adin eta maila guztietarako sariak daude (2.800 euro saritan).

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version