Zortzi euskal poetaren poemak entzuteko aukera luzatuko du EITBren Guau audio plataformak: Miren Agur Meabe, Julen Apella, Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide, Itziar Ugarte, Iñigo Astiz, Leire Bilbao eta Harkaitz Cano. Asteartero saretuko dira poeta baten poemak.
Belaunaldi ezberdinetako poetak bilduko dira, eta ibilbideko luzekoekin batera Itziar Ugarte edo Julen Apella gazteak aurkituko ditugu. Azken horrek irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten azken Augustin Zubikarai literatura saria, Abizen berri bat izenburuko eleberri proiektua gauzatzeko.
Autoreek beraiek beren poema sorta bat aukeratu dute irakurtzeko eta entzuleriari eskaintzeko. Diogun moduan, asteartero saretuko da poeta baten lana eta jada entzungai dituzue Miren Agur Meaberen poema aukeraketa bat.
