Nontzeberri

Euskarazko obra baten itzulpena saritzeko

Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak aurtengo itzulpen saria antolatu dute, eta  proposamenak bidaltzeko epea abuztuaren 27ra bitarte irekita izango da.

Xedea da 2024an euskaraz argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana saritzea, bai eta euskarazko lan bat nazioartean sustatzea ere.

Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana. Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara bertaratu ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…).

Baldintza bakarra da aurkeztutako liburua jatorriz euskaraz idatzitako eta argitaratutako literatura lan baten itzulpena izatea, eta itzulpen hori 2024. urtean zehar argitaratutakoa izatea.

Eskabidea posta elektronikoz bidali beharko da etxepare@etxepare.eus helbidera.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version