Euskarazko literatura-sorkuntzarako hirugarren Ignacio Aldecoa Beka deialdiaren xedea euskarazko sortzaileei laguntza ekonomikoa ematea da, literatura-ipuinaren modalitatean kalitatezko literatura lanak egin ditzaten. Beka bakarra emango da, eta bere diru-hornidura 12.000 euro da.
16 urte edo gehiago dituztenek aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara, haien jatorria edozein dela ere. Egileek ipuin bat aurkeztu beharko dute, originala, argitaragabea (ezein formatutan argitaratu gabea, ez inprimatua, ez digitala) eta jatorriz euskaraz idatzia. 10 eta 25 orrialde artean izan behar ditu. Horrekin batera, proiektu bat aurkeztu beharko dute, bekak irauten duen bitartean ipuin bilduma bat idazteko. Liburuak zer beste ipuin izango lituzkeen jaso behar du proiektuak, bai eta izenburua eta edukiaren behin-behineko azalpena ere, eta beharrezkotzat jotzen diren ezaugarriak zehaztu behar ditu, hala nola argumentua, egitura, luzera, estiloa eta abar
Ipuinak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 31n amaituko da.
Deialdiaren xehetasun guztiak araba.eus webgunean dituzue.
