Zinema Euskaraz programari esker, egun hauetan, Klara eta hazi magikoen misterioa filma iritsiko da EAEko zinema-aretoetara. Publiko orokorrari eginda dagoen film norvegiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango duzue.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan bultzaturiko hamaikagarren filma da aurten, SuperKlaus lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Lan berriaren istorioa hauxe duzue: Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.
Datorren urtarrilaren 31an beste lan bat iritsiko da euskaraz: Zorro y liebre.