Nontzeberri

Euskaraz idatzitako amodiozko gutunen lehiaketa

Euskaraz idatzitako Amodiozko Gutunen Lehiaketaren 22. edizioa abiatu du Bergarako Jardun Elkarteak: “Lurrikara-dardarek eta zorabio eztandek hustu ditzatela boligrafoak eta kolpatu ordenagailuetako teklatuak”.

Hala, 1999an edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete. Horretarako, DIN A-4 bat eskuz idatzi edo tekleatu beharko dute, eta 2014ko urtarrilaren 7a baino lehen bidali: Amodiozko Gutunen XXII. Lehiaketa. Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g. 20570 Bergara – Gipuzkoa. Posta elektronikoz ere bidal daiteke: amodiozkogutunak@gmail.com.

Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute, eta ondoko sariak banatuko dira: 1. Saria, 500 euro; 2. Saria, 250 euro; Bergarar onenarentzako saria, 150 euro; eta, azkenik, 26 urtetik beherakoen onenari saria, 150 euro.

Informazio guztia: jardun.org.

Exit mobile version