GEU elkartearen eskutik, film laburren zirkuitua antolatu dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean, bihar, martxoaren 17an, 19:00etan. Euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta kultur programazioa aberasteko helburuarekin sortutako ekimenaren zortzigarren edizioa da aste honetakoa.
Aurten ere Topaguneak eskaintzen duen Film Laburren Zirkuitua Gasteiztik pasako da. Euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta kultur programazioa aberasteko helburuarekin sortutako ekimenaren zortzigarren edizioa da honakoa. Bederatzi filmek osatzen dute Laburbira 2011.
Film horietako hiru, Ermuan ospatutako Kameratoian sortu eta saritutakoak dira: Biak bat, Barrura begira eta Nire bista faboritoa.
Ikusi ahalko diren filmak honakoak izango dira: Artalde (Asier Altuna, 2009), Ondar Ahoak (Angel Aldarondo, 2010), Blank Postcards (Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, 2009), Maritxu (Kepa Errasti, 2010), S@Rtalde (Jon Artola Artano, 2010) eta Esku-Titi (Saioa Aizpurua Arribas 2010).
Laburmetraien proiekzioaren ostean Kepa Errasti zuzendariarekin mintzatuko dira ikusleak.
Gasteizen GEU elkartearen eskutik izango duzue euskarazko film laburren emanaldiaz gozatzeko aukera, Montehermoso Kulturunean, martxoaren 17an, 19:00etan.