Nontzeberri

Euskaraz abesturiko metal doinuak Burdina Astintzen jaialdian

Herriko Burdinak antolatzen duen Burdina Astintzen heavy metal jaialdia Donostiako Larratxo Kultur Etxean izango da larunbatean, maiatzean 23an. Hiru talde hauek arituko dira zuzenean: Anestesia, Kudai eta Hortzak.

Bosgarren edizioak izaera propio eta euskaldunari eutsiko dio, eta euskaraz abesturiko metal doinuak izango dira protagonistak, oraingoan, doinu makurrago eta alternatiboekin.
Anestesia (Zarautz, thrashcore) talde beteranoak emanaldi gutxi emango ditu 2026an, eta horietako bat izango da Donostiakoa. Beraien ibilbide luzeko errepertorioa eskainiko dute.
Kudai (Gipuzkoa, metal industriala) bandak 2020an erabaki zuen ibilbideari agur esatea, baina iaz itzuli ziren kontzertu berezi bat emateko, eta Agur T’erdi lan laburra plazaratu zuten. Aurten ere, emanaldi bat eskaintzeko asmoa dute, eta hori Larratxon izango da. Hortzak (Bizkaia-Araba, sludge metal) taldea taula gainera igoko da, azkenean. Paul Urkijo Alijo zinemagile eta abeslaria du buru, eta haien estreinaldietako bat Donostian izango da.

Gogoratu, maiatzak 23, larunbata, 20:00etan Donostia Larratxo Kultur Etxean.

Exit mobile version