Nontzeberri

Euskara gehiago erabiltzeko, “B-Tuber” egitasmoa

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuber egitasmoa abian jarriko du YouTube plataforman euskara gehiago erabiltzeko. Ekimenaren helburua 14-17 urte bitarteko gazteei bideoak euskaraz sortzea eta editatzea, eta bideo horiek Youtube bidez ezagutaraztea da.

Egitasmoa zabaltzeko, Euskara eta Hezkuntza Sailak 10.000 informazio-orri baino gehiago banatuko ditu 14 eta 17 urte bitarteko gazteen artean, “B-Tuberren alderdi ludikoa eta prestakuntzaren arloa azaltzeko eta, bide batez, proiektuan parte hartzera animatzeko”.

Hainbat ikastaro programatu dira abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, San Ignazioko Euskararen Etxean honetaz guztiaz jabetzeko eta ikasteko. Oinarrizko kontzeptuak jakinaraziko zaizkie: “Youtuben kontu bat sortzeko urratsak; izena ematea youtubeko kanaletan, profila pertsonalizatzea, videopad programarekin grabaketak eta muntaiak egitea, musika jaistea eta post-produkziorako beste pertsona batzuen irudiak erabiltzea, bisualizazio gehiago izateko estrategiak…eta abar.”

B-Tuberren izena emateko epea astelehenean, hilak 27an hasi eta abenduaren17ra arte luzatuko da.

Informazio guztia Azkue Fundazioaren web-orrian eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version