IKUS-ENTZUN

“Euskal Zinemaren Astea” gaurtik aurrera

Vital Fundazioak antolatu du Euskal Zinemaren Astearen 37. edizioa. Aste honetan garatuko da ekimena, otsailaren 22tik 27ra zehazki. Emanaldiak 18:30etik aurrera izango dira. Juanma Bajo Ulloa, David P. Sañudo, Paul Urkijo, Pablo Agüero, Estibaliz Urresola eta Aitor Lopez de Aberasturi zuzendariek parte hartuko dute.

Gaurko inaugurazio galan, Pablo Agüero zuzendariaren Akelarre filma izango da protagonista. Goya sarietarako 9 izendapen lortu zituen filma  da, bertako aktore nagusiak Amaia Aberasturi eta Àlex Brendemühl dira. Film horrek zera kontatuko digu: “eskualdeko gizonak itsasora joan dira eta Anak basoko festa batean hartuko du parte herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak eskualdea garbitzeko aginduta, atxilotu egingo ditu eta sorginkeria leporatuko die. Akelarreari buruz dakitena aitor dezaten beharrezkoa den guztia egitea erabakiko du. Akelarrea, zeremonia magikoa da, non, Deabruak bere zerbitzariak iniziatu eta estaltzen omen dituen”.

Asteartean, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalez protagonista dituen Imanol Rayoren Hil Kanpaiak eskainiko dute. Asteazkenean, film laburrak izango dira protagonistak, eta honakoak pantailaratuko dituzte: Paul Urkijoren Dar Dar, Aitor Lopez de Aberasturiren Buruak, Estibaliz Urresolaren Polvo somos, Andoni Martinez de Madina eta Julen de la Sernaren Buen Plan, eta Beñat Fontanedaren Ni una más.
Ostegunean, David Perez Sañudoren Ane ikusiko da, eta ostiralean Juanma Bajo Ulloaren Baby ikusgai izango da. Eta zikloa ixteko, azkenik, Mireia Gabilondo zuzendutako Erlauntza eskainiko dute larunbatean, itxiera galaren baitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button