Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 36. edizioan parte hartzeko oinarrien berri eman du. Bilerak jakinarazi duenez, talde antolatzailean kide berriak sartu dira, eta horrek nobedadeak ere ekarri ditu aurten.
“(Sariak) oso indartsuak izango dira 1.620 euro eta 1.100 eurotakoak Zuzendaritzan, Ekoizpenean, Gidoian, Argazkilaritzan eta Filmik onenean. Horrez gain Gazte 22 saria ere izango dugu”. Beraz, orain arteko Sormenezkoak, Argumentuzkoak, eta Dokumentalak atalak kendu desagertu egion dira.
Gazte 22 sariari dagokionez, 600 eurokoa izango da, eta bertan 1991ko urtarrilaren 1az geroztik jaiotako zinegileak lehiatuko dira.
Lanak DVD formatuan aurkeztuko dira, eta gehienezko iraupena 30 minutukoa izango da. Filmak 2013ko irailaren 10a baino lehen bidali beharko dira. Euskara izango da jaialdiaren hizkuntza, eta azpitituluak ere euskaraz txertatuko dira. Lan bidaltzeko: 36. Euskal Zine Bilera. Eusebio Erkiaga Kultur Etxea. R. M. Azkue kalea 5. 48280 Lekeitio.
“Profesionalentzako txokoa da Bilera, baina baita hasi berriena ere, eta zentzu honetan, bi arlo mantenduko dira lehiaketan. Alde batetik Profesionalak lehiatuko dira eta bestetik Amateurrak”.
Informazio gehiago: zinebilera.com.