Nontzeberri

Euskal sortzaile guztiak

Atzo, Sortzaileak.eus proiektua berria aurkeztu zuen Gotzon Barandiaranek. Hainbat diziplinatan (antzerkian, arte plastikoetan, bertsolaritzan, dantzan, ikus-entzunezkoetan, literaturan eta musikan) aritzen diren sortzaileen webgune handia da proiektua.

Egitasmoa Berria bekaren laguntzari esker sortu du Gotzon Barandiaranek. Egileak aitortu zuenez, “euskal kulturaren ikuspegi oso eta integrala eman, eta sortzaileen lanak hedatzeko, ikusgarri egiteko eta transmititzeko tresna bat izan nahi du. Eta tresna hori, sortzaileentzat ez ezik, kultur ekitaldien antolatzaileentzat, kazetarientzat, hezitzaileentzat eta herritar ororentzat baliagarria eta erreferentziazkoa izatea nahiko luke”.

Berria egunkarian irakurri dugunez, “2.229 fitxa jasotzen ditu webguneak. Ikus-entzunezkoen atalak (511) biltzen ditu gehien, musikak gero (495), eta ondoren, hurrenez hurren, literaturak (365), arte plastikoek (342), bertsolaritzak (313), antzerkiak (136) eta dantzak (67)”

Webgune berria bisitatu nahi baduzue: Sortzaileak

Exit mobile version