Nontzeberri

Euskal poeten antologiak, Milango Unibertsitatean

Milango Unibertsitateak Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Harkaitz Canoren poesia-antologiak argitaratu ditu online.

Il giardino dei sensi risvegliati- Antologia di sei poeti baschi contemporanei izenburua du italierara itzulitako antologiak, eta Unibertsitateak berak kudeatutako Tintas izenburuko internet bidezko argitalpenean argitaratu dira.

Itzulpenaz, berriz, Danilo Manera Milango Unibertsitateko irakaslea arduratu da, eta bestelako euskal lanak ere itzuli ditu: B. Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (Euskaltzaindia, Bilbo, 1995); X. Kintanarekin batera prestatutako In Forma di Parole (1987); edota X. Kintanaren Euskararen eta euskal literaturaren ibilbidea (Erroma, 2001) ere itzuli ditu, besteak beste.

Informazio gehiago: euskalkultura.com.

Exit mobile version