Nontzeberri

“Euskal Poesia: Filosofia, Estetika eta Aforismoa”, hitzaldia

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak poesiaren eta filosofiaren arteko lotura jorratzen duen Kultura eta Pentsamendua zikloa ondu du.

Programa horren baitan lau solasaldi egin dira, eta gaurkoa azkena izango da, euskara hutsean egingo den bakarra: Euskal Poesia: Filosofia, Estetika eta Aforismoa, UPV/EHUko kide Jon Kortazarren eskutik. Aurkezlea Javier Rojo izango da, hori ere EHU/UPVko kide.

Bidebarrieta Kulturgunearen arabera, “gaur egun, Kortazar talde batekin ari da lanean Euskal Literatura Garaikidearen Historia baten argitalpenean. Lan horren sei liburuki argitaratu dira dagoeneko. Horrez gain, Euskal Liburutegi Elebiduna zuzentzen du, euskal egile garaikideen eta klasikoen itzulpenak eskaintzen dituen bilduma, dagoeneko hogei liburuki argitaratu dituena”.

Exit mobile version