Igandean, hilak 21, Musikaren Besta jaialdiak hainbat ekitaldi bilduko ditu Baionan.
Jaialdi horren baitan, euskal ordezkaritza zabala izango da, tartean, Gogotik, Izarrak, Maddi Oihenart & Julen Achiary, Maialen Errotabehere, Aguxtin Alkhat edota Begiz Begi.
Eke.org webgunearen arabera, “Euskal artistak ere hor izanen dira, hala nola Euskal Museoan, Philippe de Ezcurra akordeoi-joleak eta Angel Unzu gitarra-joleak kontzertu bat eskainiko baidute 11:30etan. Aitzin, Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendariak euskal kantuaren inguru bidaia soinudun batera gomitatuko gaitu, belaunaldi eta estilo ezberdinak ezagutzeko parada eskainiz, basa ahaideetarik euskal kantagintza berriraino”
Musikaren Besta jaialdiko antolatzaileek egitarau oparoa ondu dute, musika Lapurdiko hiriburu osora zabal dadin.
Egitarau oso kontsultatzeko: bayonne-tourisme.com
