Nontzeberri

Euskal kultura atzerrian sustatzeko laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak hil honetan zabaldu ditu euskal hizkuntza eta kultura atzerrian sustatzeko laguntza-deialdi berriak. Institutuak hori alorretan lagunduko du: zine eta literatura sustatzeko deialdia, antzerki birak egiteko laguntzak eta nazioarteko arte azokatan parte hartzeko diru-laguntzak. Alor bakoitzak bere xehetasun propioak ditu.

Zinema eta literatura nazioartekotzekoa sustatzeko bidaia poltsen deialdia: Eskabideak aurkezteko epea 2014ko urriaren 31n amaituko da; nazioarteko ekitaldietan parte hartu nahi duten zineko eta literaturako agenteek izango dute deialdi honetan parte hartzeko aukera.

Antzerki birak eta denboraldiak sustatzeko diru-laguntzak: Birak atzerrian egiteko deialdia; proiektuak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Nazioarteko arte azoketan parte hartzeko diru-laguntzak: Euskal Herriko galeriek nazioarteko azoketan parte har dezaten.

Deialdiekin lotutako xehetasun guztiak: euskalkultura.com.

Exit mobile version