Nontzeberri

Euskal kostaldeko museoen hilabetea

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuz sortu zen Euskal Kostaldeko Museoen sarea duela bost urte, eta baita sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko. Aurten ere, martxoan, Kostaldeko Museoen Hilabetea ekintza-programa burutuko da, eta 2017a Turismo Jasangarriaren Urtea dela-eta, egitarauak Itsaso bete baliabide gaia izango du ardatz.

Eskaintza turistikoa osatu nahi du eta kostaldeko eskaintza kulturala balioan jarri eta zabaldu, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta komunikazio eta sustapen ekimenak bultzatuz. Martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 60 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, eta abar.

Egitarau osoa, hemen duzue.

Exit mobile version