Nontzeberri

Euskal komikiaren bilakaeraren erakusketa

Irailaren 14tik aurrera, Komikia: El cómic vasco 1975-2017 erakusketa abian jarriko da Bilboko Foru Liburutegian. Komikiak mendearen azken herenetik gaur egun arte izan duen historia zirraragarria ikusteko aukera egongo da urriaren 28ra arte.

Kike Infame eta Mikel Begoña komisarioen arabera, “trantsizioaren garaian, euskal komikiak aldaketak ezagutu zituen, Euskarazko lehenengo argitalpenak hasi ziren eta eleberri grafikoa finkatzen joan zen; horrela, komikia gizartearen errealitate berrira egokitzen joan zen”.
Hala, erakusketaren bidez, “bineten munduaren mugimendu garrantzitsuak ezagutaraziko dira: aldizkarien gorakada, fanzinen agerpena, egile-komikia, atzerriko merkatuetara iristea….“

Erakusketarekin batera hainbat ekimen paralelo ere antolatu dira komikiaren inguruan. Hala, irailaren 26an mahai-inguru bat egingo da komikiaren Euskal Herriko egungo egoeraren inguruan. Bertan, Fernando Tarancon eta Dani Fano izango dira hizlari eta Koldo Azpiarte moderatzaile. Urriaren 3an, euskarazko komikiaren gaia aztertuko da Mikel Begoñarekin (euskaraz). Urriaren 17an, Emakumeak euskal komikian gaiaren inguruko hitzaldia egingo da Josune Muñozekin (euskaraz), eta urriaren 25ean, Komikia eta beste ilustrazio batzuk gaia aztertuko da Amaia Ballesteroskin (euskaraz).

Kike Infame eta Mamen Martínez Intxaustik zuzendutako tailer batean istorio bat eraikitzen ikasteko aukera ere eskainiko da. Izenak emateko epea irailaren 14ra arte egongo da zabalik eta lan-taldeak eskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, irailaren 18an eta urriaren 9an. 

Exit mobile version