Irailaren 17tik 20ra arte, baserri giroaz eta euskal tradizioaz gozatzeko xedez, Euskal Jaiak ospatuko dira Hernanin. Ohitura zaharrak, musika eta herri kirolak izango dira nagusi, adin guztietako herritarrentzat.
Sagardo dastatze gidatu batekin hasiko dira aurtengo Euskal Jaiak gaur, hilaren 17an. Arratsaldean, bertso saioa eta bertso saio musikatua antolatu dira. Handik ibiliko dira Maialen Lujanbio, Unai eta EƱaut Agirre, eta Imanol Kamio. Trikitixarekin Tolosa ahizpak arituko dira eta Hernaniko Herri Musika Elkartetik txistulariak joango dira.
Ostiralean, erremonte partidak eta musika izango da protagonista. Bretainia eta Euskal Herriko dantza eta musika emanaldia egingo da Atsegindegin.
Hilaren 19an, egun handia izango da. Egitarauak abeltzain azoka eta antzinako lanabesen erakustaldia, erraldoiak, Hernaniko produktuen azoka, txakolin-dastatzea, kantu-jira; herri kirolak, haurrentzako jolasak, bertsolariak (Aitor Etxeberriazarraga, Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Eli Pagolaeta) eta erromeriak bilduko ditu.
Igandean, Euskal Jaiari bukaera emateko kontzertu eder bat antolatu da Niko Etxart eta Hapa-Hapa talde mitikoarekin.
