Aste honetan Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak antolatutako hitzaldiak abiatuko dira berriz. Okasio honetan, Borja Cresporekin izango da hitzordua. Solasaldia apirilaren 24an izango da, 18:30ean, Bilboko Joker liburu-dendan.
Borja Crespo zuzendaria, produktorea, idazlea, istoriogilea, … sortzaile polifazetikoa da. 90eko hamarkadan film laburretan, fanzinetan eta La Comictiva bezalako aldizkarietan egin zuen lan. Geroago Subterfuge diskoetxean lan egin zuen. Harrezkero jaialdi asko kudeatzen lagundu du, esaterako Bilboko Fant jaialdia, Getxoko Komikiaren Aretoa edo gaur egun Graf jaialdia (Madrilen eta Bartzelonan). Komikigile bezala aipagarria da Cortocuentos (Astiberri) lana, Chema Garciarekin batera egin zuena.
Hainbat urtez komikiez idazten du El Correo, El Mundo, Primera Línea, RDL, Fotogramas eta beste hainbat hedabidetan.
Gogoratu, hitzordua barikuan da, 18:30ean, Bilboko Joker liburu-dendan.