Nontzeberri

Euskal ikus-entzunezkoen sektorea zabalduz eta indartuz

Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azoka garrantzitsuenetarikoa da, eta aurten ere, Basque Audiovisual markapean, hortxe izango da euskal ikus-entzunezkoen sektorea.

Eiken (ikus-entzunezkoen klusterra), Zineuskadi eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, “sektoreko profesionalentzat ezinbesteko topagunea den azoka honek 60 herrialdetako 2000tik gora profesional bilduko ditu ekainaren 25etik 28ra bitartean Arroxelan (Frantzia). Mundu osoko banatzaile, erosle, sortzaile eta ekoizleak izango dira bertan dokumentalak ezagutzera eman eta kanpoko merkatuetara sartu, finantzaketa lortu, lankidetzarako bazkideak bilatu edota sektoreko joera berrienak ezagutzeko helburuarekin”.

Hauek dira aurten Sunny Side of the Doc-era bertaratuko diren ekoizpen etxeak: Altube Filmeak, Arena Comunicación, Bainet Zinema, Gastibeltza Filmak, Haruru Filmak, Irusoin, Marmoka Films, Mirokutana, Sincro Produccion, Sonora Estudios, Sr y Sra eta Taui Media. Halaber, urtero Donostiako Zinemaldian Ibaiak (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatzen duen Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa eta  Iparraldeko Kanaldude telebista ere egongo dira ordezkatuta. Eta aurtengo dokumental proiektuak jasotzen dituen katalogoa ere banatuko da bertan: 32 dira guztira, horietarik 13 garapen prozesuan daude, 9 ekoizpen prozesuan eta 10 bukatuta.

Exit mobile version