Nontzeberri

Euskal idazleak Europa ekialdean

Datozen egunotan Egileen irakurketa hilabetea (MAC, Mesíc autorského ctení txekieraz) literatura jaialdian Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Rikardo Arregi, Karmele Jaio eta Eider Rodriguez idazleek parte hartuko dute, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Txekia, Polonia, Eslovakia eta Ukrainia herrialdetan egingo da jaialdia, uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 4 arte.

MAC jaialdian makina bat idazle bilduko dira, izan ere Espainia da aurtengo gonbidatua, eta talde horren barruan abiatuko dira gure idazleak, euren lana bertako literatur zaletuen aurrean aurkeztera. Zehazki, jaialdiaren emanaldia honako hirietan egingo dira: Brno (Txekiar Errep ), Ostrava (Txekiar Errp.), Wroclaw (Polonia), Košice (Eslovakia) eta Lvov (Ukrania).

Euskal idazleek hiri horietan irakurraldiak egingo dituzte, data desberdinetan.

Jaialdiak duen programazioa hemen kontsultatu ahala da.

Exit mobile version