ARTEA

Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketak badu irabazlea

Tradizioa eta garaikidetasuna ongien uztartzeagatik Nora Gondat saritu dute HAU. Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren zortzigarren edizioan. Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da.

Deialdiak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, eta objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatu nahi du, diseinu garaikidearen begiradatik.
Edizio honetan Ontzitegia izan da aukeratutako objektua. Saria ematearekin batera, San Telmo Museoko gastrokultura gunean, ikusgai izango dira epaimahaiak aukeratutako zortzi proiektuak; tartean, Nora Gondaten Batu irabazlea.

Nora Gondat artistak sorturiko piezarengatik 2.000 euroko saria jaso du. Bere Batu proiektuak tradizionala eta garaikidea uztartzen jakin du, “hiru alderditan oinarritutako berrikuntzak aurkezten dituen diseinuarekin: estetika, materiala eta fabrikazio-prozesua, eta funtzionaltasuna. Arasa egungo bizimoduetara egokitzen jakin du, merkatuan sartzeko produktu moldakor, modular eta bideragarri bat proposatuz”

Sariaz gain, aipamen berezia lortu duten proiektuak egon dira. Hauek:  Eguzkilore (Malen Deniz Ayerbe) eta Mika (Ane Arsuaga Iraola).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button