Nontzeberri

Euskal Herriko Gazte Orkestraren Udako Topaketa

Euskal Herriko Gazte Orkestra Hondarribian, Azkoitian, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo du bere udako bira egunotan, uztailaren 12tik 16ra. Unai Urrecho izango da Udako Topaketaren zuzendari gonbidatua.

EGOk Euskal Herriko musikari gazteak bilduko ditu berriz Udako Topaketa honetan, eta edizio honetan, bihar, uztailaren 14an,  Donostiako Musikeneko Auditorioan kontzertua egingo du.
Baina gaur, uztailak 13, Azkoitiako Baztartxo Antzokian izango dira musikariak, 19:00etatik aurrera kontzertua eskaintzeko.

Egitarau honen bitartez Juan Crisostomo Arriagari omenaldia eskainiko zaio, bere heriotzaren berrehungarren urteurrenean. EGOk Esklabo zoriontsuak, bilbotar musikagilearen lanik esanguratsuenetako baten obertura interpretatuko du, errepertorio sinfonikoko beste obra aipagarri batzuekin batera.

Donostiatik pasa ostean, 15ean, Bilboko Euskalduna Jauregian izango da EGO, eta 16an, Gazteizen, Jesús Guridi Kontserbatorioan.

Exit mobile version