Nontzeberri

Euskal Herriko Gazte Orkestraren udako bira

Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako bira txikia antolatu du Euskal Herriko hainbat hiritan zehar, datozen egunetarako. Orkestrak Ruben Gimenoren zuzendaritzapean, Ravel eta Dvorak musikarien pieza gogoangarriak haizatuko ditu Bilbon, Gasteiz, Donostian eta Hondarribian.

Programa Ravelen obra xarmagarrietako batekin abiatuko da. “Orkestrazioa distiratsua duelarik, Ma Mère l’Oye, hasiera batean pianorako konposatutako haurrentzako pieza bilduma bat da. Musika hau sortzeko Ravelek erabilitako testuren fintasuna benetan txundigarria da”.

Bira horretan ere Dvoraken Zortzigarren sinfonia eskainiko da. “Maisutasunez orkestratua, bohemiar musika herrikoian oinarrituta dago. Dvorakek bere udako etxean sortu zuen obra hau. Izan ere, etxe horretan pentsamenduen jarioa askeagoa zen. Nahiz eta aldizkako eztanda dramatikoak agertzen diren, zortzigarren sinfonian euforia bukolikoaren tonua gailentzen da, bizirik egotearen poztasuna mirari naturalak ematen diren mundu batean.”

Lehen kontzertua uztailaren 16an izango da, 19:00etan, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean. Hurrengo egunean Bilboko Euskalduna jauregian izango da hitzordua. Uztailaren 18an, 19:30ean, Gasteizeko Principal Antzokian programatu da kontzertua, eta azkenik, orkestra Donostiako Victoria Eugenian izango da datorren asteko asteazkenean, hilak 19.

Exit mobile version