Nontzeberri

Euskal Herriko emakumezko zuzendari berrien proiektuak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak (Tabakalera eta Zineuskadirekin lankidetzan), Noka Mentoring programa sustatzen du, Euskal Herriko emakumezko zuzendari berrien proiektuak tutorizatu, lagundu eta bultzatzeko. Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 26an amaituko da.

Noka Mentoring programaren zeregina hauxe da: “denbora, espazioa, testuingurua, akonpainamendu profesionala eta 4.000€-ko diru laguntza eskaintzen die zuzendari parte-hartzaileei euren filmen hasierako fasean; zuzendari-txosten sendo bat eta gidoiaren lehen tratamendua egiten lagunduko zaie, eremu zinematografikoan gaur egun eskaintzen diren garapen-laguntzak eskuratzeko aukera izan dezaten, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai ICAAkoak (Kultura Ministerioko Zine eta Ikus-entzunezko Institutua), eta baita nazioarteko industria zinematografikoko foro profesional eta erresidentzietara aurkeztu daitezen. Ikusmira Berriak programara, besteak beste.”

Prozesu osoan hiru tutore egongo dira (Jaione Camborda, Virginia García del Pino eta Estibaliz Urresola) eta horiek hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Programak bi alderdi konbinatuko ditu: batetik, film baten idea-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza.

2024ko Noka deialdiaren oinarriak hemen eskuratu ahal dituzue.

Exit mobile version