Aurreko asteburuan bezala, bi saio izango dira asteburu honetan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren barruan. Larunbatean Donapaleun izango da laugarren saioa, eta igandean, Tolosan.
Donapaleuko Airetik gelan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa egingo dute Eneko Lazkoz Martinez, Iñaki Viñaspre Simon, Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran Barandiaran, Saioa Alkaiza Guallar eta Sarai Robles Vitas bertsolariek.
Igandean, Tolosako Usabal Kiroldegian bilduko dira norgehiagoka Aitor Servier Etxexuri, Amaia Iturriotz Etxaniz, Eli Pagola Apezetxea, Julio Soto Ezkurdia, Oihana Bartra Arenas eta Unai Mendiburu Valor.
