Nontzeberri

Euskal Herriko artearen lanbroak

EDO! argitaletxeak Ismael Manterolaren Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean saiakera aurkeztuko du gaur, otsailaren 1ean, 19:30ean, Bilboko ANTI liburu dendan.

Argitaletxearen arabera, “ibilbide luzea egin du Ismael Manterolak arteari begira: aztertu du, horri buruz idatzi, bai eta irakasle aritu ere. Liburu hau bada jardun horren fruitu, Euskal Herriko XX. mendeko artearen ibilbide bat osatu baitu Manterolak. Iragan mendeko artearen transmisioan izandako bihurguneei begira jarri da egilea: modernitate eta tradizioaren arteko hartu-emanak, etika eta estetikaren arteko loturak, eta artearen sistemak jokatutako papera ditu aztergai. Manterolaren lan eskerga eta beharrezkoari esker, abiapuntu bat daukagu orain, tresna bat, Euskal Herriko artearen lanbro artean nork bere bideak topatzeko, nork bere bazter kuttunak”.

Liburua aurkezteko Euskal Herriko artea: transmisioaren arrakalak mahai-ingurua antolatu dute Haizea Barcenilla, Xabier Gantzarain eta Ismael Manterolarekin.

Liburuaren inguruko informazioa, hemen. Egileari egindako elkarrizketa ere baduzue Berria egunkarian.

Exit mobile version