Nontzeberri

Euskal Herriko Argazki Topaketaren III. edizioa

Aretxabaletako Udalak Euskal Herriko Argazki Topaketaren III. edizioa ospatuko da maiatzaren 9an. Topaketa honetan, 500 euroko zortzi sari banatuko zaizkie euren lanak aukeratuak izan diren Euskal Herriko argazkilariei.

Euskal Herrian jaio edota bizi diren argazkilariek apirilaren 12ra arteko epea izango dute euren lanak aurkezteko. Horrela, 500 euroko saria eskuratzeaz gain, beren lana jendaurrean aurkezteko aukera izango dute Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe Kultur Etxeko auditorioan, eta maiatzean argazki erakusketa kolektibo batean parte hartzeko aukera ere izango dute.

Parte-hartzaile guztien artean, zortzi argazkilari hautatuko dira: Euskal Herriko probintzia bakoitzeko bana, eta Aretxabaletako bat. Maiatzaren 9an, larunbata, pertsona horiek agertokira igoko dira beren argazki proiektua ezagutzera ematera, eta beren lana ikusgarri egongo da maiatzean zehar Arkupe Kultur Etxeko erakusketa aretoan.

Interesdunek hauxe aurkeztu beharko dute: argazki-proiektuaren azalpenak dituen PDF bat; PDF bat curriculum artistikoarekin; NANaren kopia bat edo jaioterria eta/edo bizilekua Euskal Herrian duela ziurtatzen duen agiria; eta, guztira, proiektuaren 20 irudi solte (JPG 1920px formatuan, alderik luzeenean eta 72ppp). Konprimatu ondoren, karpeta hori argazkia.eus@gmail.com helbidera bidali beharko da WeTransfer bidez.

Euskal Herriko lehen argazki topaketaren irabazleen izenak apirilaren 20an jakinaraziko dira.

Exit mobile version