Nontzeberri

Euskal Herrian Sona jaialdia indartsu dator

Badira hamahiru urte udazkenero Euskal Herrian sortzen diren
musika proposamenekin gozatzeko aukera dagoela Bartzelonan EH Sona jaialdian. Aukera aparta talde eta proposamen berriak ezagutzeko eta euskal musikan dauden artista ezagunenetako batzuez gozatu ahal izateko.

Aurtengo programa musika on, ezagutzeke dauden talentu berri, euskal artista jada kontsakratu eta beste hainbat ezusteko
atseginez betea dago. Hamalau talde eta hamaika estilo, Iparraldeko folketik ezkerraldeko punkera.

Jaialdia urriaren 30ean hasiko da The Kluba taldean emango duen kontzertuarekin. Malenkonia taldeak azaroaren 5ean jardungo du.
Joseba Tapiaren trikitixa azaroaren 6an entzungo da. Azaroaren 12an, Amaia Riouspeyrous kantariaren txanda izango da, eta hurrengo egunean Andoni Agirrerena. Gose taldek ere bere espazioa izango du azaroaren 19an. Ze Esatek! eta Guanyadors concurs EH Sona'10 azaroaren 10ean izango da.
Oreka TX (26), Napoka Iria (27), Aupa Quartet (abenduak 3), Sorkun (abenduak 4), Gari (abenduak 10) eta abenduaren 11an Bide Ertzean, izango dira Bartzelonako oholtzetatik pasatuko diren beste talde batzuk.

Nontzeberri

Exit mobile version