Nontzeberri

Euskal gatazkaren irudiak, “Tirabirak” erakusketan

Tirabirak/Tiras Que Aflojan erakusketa abiatu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean, eta bertan, euskal gatazkaren inguruko binetak biltzen dira “gure iraganatik tiraka, 52 marrazkigile erakusketa ibiltari transmedia bakarrean”.

Erakusketak 1977 eta 2016 urte artean Deia, Diario de Navarra, Egin, El Mundo, Euskaldunon Egunkaria. El Correo, ABC eta El País egunkarietan argitaratu diren bineta bereziak biltzen ditu.  Kasu batzuetan harago aztertu da eta La Razón, Diario de Noticias de Navarra, La Vanguardia, Diario 16, Ipar Euskal Herriko Enbata, Sud Ouest edo Le Journal du Pays Basque ere kontuan hartu dira. 30.000 bineta baino gehiago ikusi dira eta horietarik 3.500 bineta aukeratu dira. Hortik azkenean, 500 inguru salbatu dira erakusketarako.

Erakusketara marrazkilari askoren ikuspegi bereziak eraman dira, eta bertan honako egileak topa daitezke: Zaldieroa, Máximo, Zulet, Peridis, Tasio, Forges, Máximo, Oroz, Olariaga, Ripa, Mattin, Ricardo & Nacho, Martín Morales, Aós, Martintxo, Ramón, Iñaki & Pintu, Dusón, Idígoras & Pachi, Mingote, Angel & Guillermo, Jon Zabaleta, Michel Iturria, Juan Carlos Eguilleor, Romeu, Puebla, Rafa Ramos, Adur, Antón, Axpi, Endika, Eneko, Ferreres, Gallego & Rey, Jon Pedro, Koldo, López & Pérez, Mad, Mokordo, Ori, Peli, El Perich, Ricardo, Romeu, Tulino eta Xim.

Euskal gatazkaren gaia jorratzen duten bineten gaineko Tirabirak/Tiras Que Aflojan erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN ikerketa taldeak burutu du, Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren babesarekin.

Exit mobile version