Abenduko Kultura Barra-Barra programaren barruan, bihar, abenduak 22, 19:30ean, Zinebikluba saio berezia ondu dute Deustuko Udaltegian, Zinebiren azken edizioko Sekzio Ofizialean parte hartu zuten euskal Film Laburren aukeraketa batekin.
Pantailaratuko diren filmen artean Emakume baserritarrak: bestelako etorkizuna ereiten (Maritxu Arroyo, Miren Saiz, Santiago Ron) pelikula dugu. Lan honetan eredu maskulinoa, sistema patriarkalaren birprodukzioa… eta antzeko ideiak planteatzen dira; “Emakumeon zama beti da bikoitza. Emakume izatea eta nekazari izatea zapaldutako bi taldeen partaide izatea da mundu honetan”. Nekazal munduan genero gatazka lantzen du bideo honek.
Honetaz gain, Hileta (Kepa Sojo); Jane, Tarzan ez zen horren guay (Begoa Vicario); Erregea (David Cuesta); Ihesa (Alejandro Diaz); eta Hamabietan duelua (Unai Guerra) pantailaratuko dira.
Emakume Baserritarrak, bestelako etorkizuna ereiten / Mujeres baserritarras, sembrando futuro. from soberaniaalimentaria on Vimeo.