Nontzeberri

Euskal dantzen lau alarde handi

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan eta Dantza Plazetan programaren barruan, euskal dantzen lau alarde handi eskainiko ditu uztailean Arriaga Plazan, gure folklorea kontserbatzeko eta Bilboko eta inguruetako dantza tradizional taldeen lana erakusteko helburuarekin.

Dantza Plazetan ekimenak hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia berreskuratzeko eta era berean bultzatzeko xedea du. Bilboko euskal dantzen lau alarde horiek igande honetarako (uztailak 3) eta gero, uztailaren 9, 16 eta 23rako programatu ditu.

Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldeak (uztailak 3), Basurtuko Beti Jai Alaik (uztailak 9), Erandioko Goi-alde Dantza Taldea (uztailak 16), eta Castañoseko Salbatzaile Dantza Taldeak (uztailak 23).

Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, “inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorrita”.

Exit mobile version