Nontzeberri

Euskadiko Poesia Esperimentalaren Biurtekoa abian

Atzo aurkeztu zen Euskadiko Poesia Esperimentalaren Biurtekoaren, Expoesiaren bosgarren edizioa, Basaurin. Ekimenak  hainbat jarduera hartzen ditu bere baitan: arte-erakusketak, eztabaidarako mahaiak, bibliografia-erakusketak, bideoz sortutako lanen proiekzioak, liburuen aurkezpenak, performanceak, errezitaldiak, erakusketa birtualak eta abar.

Aurten, hainbat lekutan garatuko da ekimen honen programa: Basauri, Barakaldo, Portugalete, Gernika, Sestao, Bilbo, Donostia, Huelva, Madril, Berlin, Mexiko eta Portugalen.

Expoesiak “arteen arteko muga lausoak ikertzen dituzten poeta eta sortzaileek lana hartu nahi da aintzat; horretarako, arreta berezia jarriko da ikusizko eta ikusteko joeretan, joera konkretuetan, objektualetan, soinu bidezkoetan, fonetikoetan, zibernetikoetan, espazialetan eta performatiko edo ekintzazkoetan”. Baina era berean, era guztietako adierazpen poetikoari balio eman nahi zaio, eta ekimenaren bidez, “arte-korronte, joera eta publikoaren arteko topaketa sortu nahi da”, errealitate kultural eta artistikoaren analisia egiten den bitartean.

Zer, noiz eta non jakiteko, hemen duzue programazioa.

Exit mobile version