Nontzeberri

Euskadiko Orkestraren programa berria aste honetarako

Andreas Spering zuzendari alemaniarrak estreinako aldiz zuzenduko du Euskadiko Orkestra. Joseph Haydnen Gurutzeko Kristoren azken zazpi hitzak bakarlari, abesbatza eta orkestrarako bertsioan aurkeztuko da Orkestraren denboraldian. Bertsio hau orkestrarako idatzitako jatorrizkoa baina ezohikoagoa bada ere, originalak baino are arrakasta handiago izan zuen bere estreinaldian.
Orkestrarekin batera izango dira Elena de la Merced, Orkestrarekin debuta egingo duena; Maite Arruabarrena, Abonu ezberdinetan eta hainbat grabaketatan lankide sarria dena; eta baita OLBEn Orkestrarekin aritu badira ere Orkestraren denboraldian lehenbiziko aldiz arituko diren Mikeldi Atxalandabaso tenorea eta Fernando Latorre baxua ere. Halaber, Jon Bagüesek zuzentzen duen Capilla Peñaflorida ere arituko da kontzertu hauetan.

Egitaraua osatzeko, kontzertuaren lehenbiziko zatian Schuberten 4. Sinfonia, Tragikoa, izango da entzungai. Partitura hau hemeretzi urte besterik ez zituela idatzi zuen vienatar konpositoreak, bereziki emankorra gertatu zen garai batean.

Kontzertu bakoitza ospatu baino lehen hitzaldi bat izango da. Hizlari arituko dira Jon Bagües Donostian, Patxi Garcia Garmilla Bilbon, Fernando Perez Ollo Iruñean eta Zuriñe Fernendez-Gerenabarrena Gasteizen.

EOS-ek bidalita

Exit mobile version