Nontzeberri

Europako eta bertoko artisten topaleku Bulegoa z/g

 

Apirilaren 26tik maiatzaren 5era bitartean, Dutch Art Institute-ko ArtEZ Master of Fine Art taldearen tutorea den Phil Collins, eta If I Can’t Dance plataformako Tanja Baudoin izango dira Bilbon. DAI institutuko taldea proiektu batean lan egitera etorriko da, If I Can’t Dance plataformak zuzendutako Affect/Production masterreko programaren barruan.

Bisita hori baliatuta, Bulegoa z/b ekimenekoek bilera bat antolatu dute, DAI taldeko artisten eta une honetan ikerkuntza-proiektuak egiten ari diren bertoko artisten artean. Hala, hainbat aurkezpen-saio egingo dira, apirilaren 27ko arratsaldean. Guztira 10 izango dira: DAI taldeak 5 aurkezpen egingo ditu, eta bertoko artistek ere 5 aurkezpen egingo dituzte.

Lehen irakasgaia izango da bileraren izena, eta Bulegoa z/b ekimenaren OHOko ikerkuntza-ildoko lehen jarduera izango da. OHOren (Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren) abiaburua auto-hezkuntza izango da; hau da, subjektuak eragilearen izaera hartuko du bere prestakuntza-prozesuan bertan. OHO jarduerak lanerako gune bat eratuko du guztientzat, bilera itxi eta irekietatik abiatuta. Gune hori ikasketako talde gisa arituko da, eta elkarrizketa eta jakintzen trukea eginez ezagutza sortzea izango da bere xedea.

Exit mobile version