Nontzeberri

Etzi “Jaialdi mundiala” Algortan

Datorren asteazkenean izango da, urtero kostaldeko Algorta herrian antolatzen den Jaialdi mundiala. Saioa herri horretako Bihotz Alai plazan egingo da 21:00etan.

Aurten honako seikote hau arituko da bertsotan: Sustrai Colina, Xabi Paya, Xabier Silveira, Jon Maia, Fredi Paia eta Andoni Egaña.
Jaialdi mundiala bertso ekitaldi berezia izaten da, tematika baten bueltan eta entzule aldetik, berriz, udako jaialdirik jendetsuenetakoa izan ohi da. Iaz, adibidez, 800 entzule inguru bildu zituen.

Hemen duzue aurreko urteetako saio bat.


 

 

Exit mobile version