Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izango, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuak lerro-arte bikoitza utzita idatziko dira, eta ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko.
Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 6 ale aurkeztu beharko dituzte: bata originala izanen da eta besteak horren koloretako fotokopiak. Bertan, testua eta irudiak kokatuko dira.
Egileak bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako talde gisa aurkeztu ahal izango dira. Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira.
Bekaren zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz.
Lanak helbide honetara bidaliko dira: Etxepare saria, Leitzako Udala-Euskara, Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).
Orijinalak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 30ean, 15:00etan, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2011ko martxoaren 31 izanen da.
Nontzeberri